Propolia

Antibiotiko naturala

Propolia erleek hainbat landareren hosto begietatik biltzen duten eta bere jariapenez aberasten duten gai erretxinatsua da.

Makala, haltza, lizar, sahats, gaztainondo, lahar, pinu, izei eta urkitik jasotzen dute, besteak beste. Euskal Herria leku oparoa dute erleek propolia topatzeko.

Erleak zertarako erabiltzen dute propolia?

Erlauntza isolatzeko, erlauntzako zirrikituak betez, erlauntza barrura sartu diren arrotzak akabatu ondoren momifikatzeko, eta erlekumeak jaioko diren gelaxkak desinfektatzeko erabili ohi dute.

Osagaiak

Propoliaren osaketa kimikoa oso konplexua da. Erleen produktu guztiekin gertatzen den bezala, propoliaren osaketa ezberdina da inguruko landaretza, klima edo eta erlauntzaren egoera ezberdina den heinean.

Erretxina eta baltsamoak dira propoliaren osagairik garrantzitsuenak, bai kopuruari dagokionez (% 50etik gora), bai propoliari aitortzen zaizkion ezaugarri antioxidatzaile, antimikotiko (antifungiko) eta antibakterianoei dagokienez.

Ura

< %5

AZUKREA

< %30

GATZ MINERALAK

%1

POLENA

%5

ERRETXINA ETA BALTSAMOAK

>%50

OLIO ESENTZIALAK

<%10

BESTE OSAGAI ORGANIKO BATZUK

%5

Osasunerako dituen onurak

Biologikoki aktiboak diren osagai ugari ditu, bere tintura oso erabilia da dituen propietate terapeutikoengatik, gehienbat gure defentsa sistemaren estimulatzaile gisa.

Eragin antibakterianoa: Ikerketa zientifiko ugarik baieztatzen dute propoliaren aktibitate biologiko zabala bakterio, onddo eta birusen kontra. Propoliaren eragin antibiotikoak, antibiotiko arruntek ez bezala, ez dute flora galarazten eta gaizki xurgatzen, hori dela eta ez dute beherakorik eragiten.

Biodisponibilitatea handia daukate eta organismoaren atal guztietara iristen dira odol eta linfan zehar. Propoliaren beste abantaila handi bat da bakterioek ez dutela haren kontrako erresistentziarik sortzen.
Propoliak fagozitoen (organismoaren defentsa zelulak) aktibitatea indartzen du.

Ultzera mota batzuetan baliagarria: gastritis eta ultzera kasu askoren erruduna den Helicobacter pylori mikroorganismoa propoliaren aurrean sentibera da.

Ahoko zenbait eritasunetan oso baliagarria: hortzetako zorna-zorrotan, gingibitis, afta, eztarriko min kasuetan.

Onura orokorrak

  • Onddoen kontrako ahalmena
  • Ahalmen antioxidatzailea
  • Eragin hemostatikoa: hemorragia edo odol jarioak geratzeko ahalmena
  • Orbantzailea
  • Hanturen kontrako eragina
  • Birusen kontrako ahalmena
  • Kolesterolemiaren kontrako eta tentsioa jaisteko ahalmena
  • Desodorantea
  • Eragin antitoxikoa: gibeleko zelulen funtzionamendua eta ahalmena bizkortzen du. Huek dira toxikoak eta hondakinak organismotik kanporatzeko ardura dutenak.
  • Parasitoen kontrako ahalmena
  • Alergiaren kontrako ahalmena
  • Aktibitate immunoestimulatzaileak ditu
  • Patologia gastrikoak
  • Tuberkulosiaren kontrakoa

Kontsumitzeko moduak

Normalean, salbuespen kasuren bat izan ezean, propolia ez da bere horretan erabil tzen eta gehienetan tintura moduan, alkoholetan bigunduta, erabiliko dugu. Tintura egiteko erabiliko den etanolak elikaduran erabiltzeko gaitasuna izan behar du eta 70º- takoa izatea beharrezkoa da.

Nahi dugun dosia emultsio bezala geratu, prezipitazioa ekidin eta basoko paretetan itsatsita gera ez dadin %5eko solido disolbagarri kontzentrazioa duen tintura gomendatuko genuke. Honen oinarria Kubako Komunitate Zientifikoak eginiko ikerketan dago.

Tinturak duen konzentrazioa zehatza eta neurtua izatea garrantzitsua da hartuko dugun dosia neurtzeko. Pilulatan, krema ukendu eta pomadatan, kapsuletan eta spray bidez ere erabil daiteke gaur egun. Propoli tinturak urarekin kontaktuan kolore bereziko emultsioa sortzen du. Beti likidoetan disolbatuta hartuko dugu.

Zenbat propoli hartu

% 5eko konzentrazioko propolia izanik, hauek lirateke hartzeko dosiari dagokionez gomendio orokorrak Kubako Komunitate Zientifikoak osaturiko gomendioetan oinarrituta.

Har dezakegun gehienezko dosia: 2mg/Kiloko (%5 propoli konzentrazioa duen propoli tinturaren 90-100 tanta egunean goiz, arra-
tsalde eta iluntzean banatua).

Propoli tinturak alergia sor dezake. Horregatik, kantitate txikitan hartzen hastea gomendatzen da.

Nola eta non gorde

ARGITIK BABESTUTA ETA LEKU FRESKOAN MANTENDU BEHAR DA ITXITA
Image

Kontaktua

Ohar legalak

Image