Gure zerbitzuak
Material erosketa
- Erlezaintzarekin zerikusia duen material oro.
- Elkartean egon ez eta bazkideak erosi nahi duen materiala ere eskuratzeko bidea ematen da ekoizleekin hitz egin eta aurrekontuak eskatuaz.
Aholkularitza teknikoa
- Aholkularitza teknikoa ematen da material erabilera, erlearen maneiu, bai eta produktuen erabilera egokiari dagokionean.
- Memori, idatzi, ziurtagiri eta inbertsio planak.
Udazkeneko barroa kanpaina
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean eskaintzen den zerbitzua, zeinean urteroko zentsu eguneraketa eta barroa kanpainaren banaketa (zerbitzu hau Gipuzkoako bazkide zein ez bazkideri zuzendua dago).
Ikastaro eta hitzaldiak
- Oinarrizko erlezaintza ikastaroak udaberri eta udazkenean.
- Erlezaintzako ikastaro teknikoak: barroaren kontrako maneiu eta tratamenduen aplikazioaren inguruan, erregin hazkuntza, erregin jela ekoizpena, erlauntza produktuen dibertsifikazioa.
- Erlezainen etengabeko formakuntzarako jardunaldi eta hitzaldiak: erlezaintza ekologikoa, erlauntzako produktuen onurak giza osasunean, propoli tintura nola egin…
Argizari trukaketa
- Argizariaren kalitateari garrantzi handia ematen zaio honela bertako argizaria ekartzea primatu nahi da, ondoren berau laminatzera eramateko.
- Bazkide den erlezainak bere argizaria blokean ekartzea bultzatu nahirik, ekarritako kg bloke argizariko trukean ekarri duenaren %70ko portzentaiari dagokion argizari laminak eraman ditzake. Operkuloko argizaria ekartzen den kasuan %90an konpentsatzen da.
Material alokairua
Bazkideak eskuragarri du zenbait material alokairu sinboliko baten truke:
- Eztia ateratzeko estraktoreak.
- Ezti laukien garraiorako egokiak diren kaxak eskuragarri ditu bazkideak.
- Argizaria urtzeko lapikoa
Bitartekari lanak
Bertako erle nukleoak eskuratzeko bitartekari lana erlezainekin.
Tramitazioak
Diru-laguntza eta erlauntzen aseguru tramitazioak
Kanpora begirako zerbitzuak
Erlauntzako produktuak osasun erregistroarekin merkaturatzeko aukerak Elkarteak Goizanen kudeatzen duen erlezaintza eraldaketa gunean:
- Eztiola zerbitzua. Elkarteak kudeatzen duen eztiolak aukera eskaintzen du erlezain berak eztia ateratzeko dagokion osasun erregistroarekin.
- Propoli eraldaketa zerbitzua: erlezainak ekartzen duen propolia eraldatu eta propoli tintura eskuratzen du erlezainak dagokion etiketa eta osasun zigiluarekin.
- Erle mundua, bertako erlearen eta erlezainen garrantzia biodibertsitatearen mantenuan eta erlauntza produktuen onurak ezagutzeko sustapen lanak.
- Azoka dinamizazioak: Erakusketa didaktikoak eta azalpen gidatuak erle mundua ezagutu eta bertako erlezainen produktuak balioan jartzeko erakusketa eta azalpen gidatuak.
- Haurrentzako tailerrak: kandela tailerra, eskulan eta margoketa tailerra.