Eztia
Janarien gozagarri eta sendagarri ahalmentsua
Erle langileek loreen nektarraren bitartez sorturiko substantzia gozo eta naturala da. Erleek bildu eta euren listuarekin nahastuz eraldatzen dute gero biltegiratzeko. Loreen nektarraren bitartez ez ezik, landareen zati bizien sekrezioetatik, edo landareen zati bizietan izaten diren intsektu xurgatzaileen eskrezioetatik sorturiko gaia ere izan daiteke, horri “mielatoa” deritzogu.
Osagaiak
Ura
%18
AZUKREA
%70
BITAMINAK
B, C eta A
ENTZIMAK
MINERALAK
- Kaltzioa
- Fosforoa
- Potasioa
- Sodioa
- Magnesioa
OLIGOELEMENTUAK
- Burdina
- Iodoa
- Manganesoa
- Zinka
ANTIOXIDATZAILEA
- Flabonoideak
- Konpusatu felonikoak
- Azido askorbikoa
- Karotenoideak
Propietateak
- Gozagarri naturala dugu. Eztiak ohiko azukreak baino %25 gozotasun gehiago du.
- Hanturen kontrako efektua: arnas eta digestio bideetan.
- Orbaintze prozesua estimulatzen du.
- Elikagaien digestioa eta asimilazioa errazten du.
- Azala hidratatzen du.
- Azalaren leungarri da.
- Energia iturri azkarra da, antidepresiboa; hazkuntza fasean dauden haurrentzat, adineko pertsonentzat, kirolarientzat, apetitu faltan edo gaixo eta ahul daudenentzat egokia.
- Propietate antibakteriatzailea: zaurietan, azaleko erreduretan.
- Bioestimulatzailea: giltzurrun, gibel eta arnas bideetan.
- Mineral iturri: eztia zenbat eta ilunagoa izan, orduan eta antioxidatzaile eta oligoelementu gehiago izango ditu.
Zein kasutan ez dugu gomendatuko
Erle langileek loreen nektarraren bitartez sorturiko substantzia gozo eta naturala da. Erleek bildu eta euren listuarekin nahastuz eraldatzen dute gero biltegiratzeko. Loreen nektarraren bitartez ez ezik, landareen zati bizien sekrezioetatik, edo landareen zati bizietan izaten diren intsektu xurgatzaileen eskrezioetatik sorturiko gaia ere izan daiteke, horri “mielatoa” deritzogu.
Gure inguruko eztiak
GIPUZKOAN
• Akazia eztia: hori-argia eta oso suabea. Fruktosan aberatsa. Ekain aldera jasotzen da.
• Mila loreak: lore askotatik bildutako nektarraren nahasketa. Lekuan lekuko loraldien ñabardurak izango dituena. Udaberrian eta udazkenean.
• Gaztaina: Kolorea anbar marroixka eta mingots puntua duena. Uztailean.
• Txilar eztia: Kolore marroi iluna, zapore berezia eta indartsua. Udazkenean.

NAFARROA ETA ARABAN
• Nafarroan: ezkaia, erromeroa, eskobizoa, txilarra…
• Araban: Mielatoa, ezkaia, eguzki lorea…

Nola kontsumitu
Azukrearen ordezkoa. Gogoratu gozagarri natural eta osasuntsua dugula. Besteak beste, kafe, infusio eta jogurt naturala gozatzeko.
Gozogintzan. Postre goxoak prestatzean, bizkotxo eta pasteletan azukre arruntaren ordezko.
Fruta entsaladetan. Limoiarekin nahastuz C bitaminaren xurgapena erraztuko dugu.

Zenbait aholku
Eztia gogortzea guztiz prozesu naturala da. Denboraren poderioz ezti
gehienak gogortu egingo dira, berotu gabea eta naturala den ezti baten aurrean gauden seinale!!!
Eztia ez dugu 30ºC-tik gora berotu behar, bestela dituen propietate asko galdu egingo dira eta gozagarri huts bat besterik ez da izango.
Erlauntzako produktu guztiak bezala, argitik babestuta gordeko dugu eta tenperaturari dagokionez, giro tenperaturan, tenperatura aldaketa handirik ez den lekuetan.