Argizaria

BABESLEA

Erleen argizaria aspaldidanik erabili izan da aplikazio ugaritan: elikaduran, dekorazio gisa baserrian, kosmetika eta farmazian… Erleek argizaria jariatzen dute abaraskako egitura perfektua osatzeko. Egitura hau hexagono formako gelaxkez osatzen da. Erleak bertan ipiniko ditu eztia, polena eta baita arraultza eta larbak ere.

Kalkulatu da erleak zazpi kilo ezti jan behar dituela kilo bat argizari ekoizteko.

Erabiltzen den argizaria, argizari egin berria, “operkulatua” deritzona izan ohi da.
Argizaria substantzia koipetsua denez, asko erabiltzen da krema eta pomadetarako.
Argizariak larruazala leuntzeko gaitasuna dauka eta horregatik erabili ohi da horrenbeste dermatologian.

Argizaria bere horretan, hau da, berotu gabe, A bitaminan oso aberatsa da.

Eztia eta argizaria mastekatzea oso ohitura egokia da; izan ere, listu jaregitea erraztu, urdailaren eta hesteen aktibitateari lagundu eta metabolismoa azkartzen ditu. Bestalde, bere lan mekanikoaren bidez argizariak hortzetako lertzoa garbitzen du, eta horrela indartu egiten da horien higienea eta iraupena. Tratamendu hau egiteko modurik onena eztia abarasketan jatea da.

Image

Kontaktua

Ohar legalak

Image