Bertako erle beltza

Apis meliffera iberiensis

Gipuzkoako erlezain elkarteak urteak daramatza bertako erle beltza (Apis meliffera iberiensis) babestu eta zabalkundea bultzatuz.

Bertako erle beltza da, bertako klimara eta bertako baldintzetara hoberen egokitu den arraza eta horregatik bera bultzatzea eta babestea ezinbestekoa ikusten dugu.

Zabalkunde eta babes horretan ERBEL elkartearekin elkarlanean ari gara. ERBEL elkartea Erle Beltzaren  Hazleen elkartea da. 2017an sortu zuten Euskal Herriko zenbait erlezainek. Beraien zeregin nagusietan dago bertako erle beltzaren alde aritzea eta arrazaren kontserbazioa eta hobetzea. ERBEL elkarteko informazio gehiago nahi izan ezkero hona hemen beraien web orria: www.erbel.eus

Tentagarria izan daitekeen arren beste arraza batzuekin lan egitea, beraien mantsotasuna, ezti produkzioa etab. begiraturik, ikerketek diote ezaugarri horiek purutasun egoeratan mantentzen direla eta arrazen arteko hibridazioak gertatzen direnean erabat galtzen dituztela, berari eta inguruko arrazei izugarrizko kaltea eraginez.

Ipar Euskal Herriko egoera aztertuko bagenu ikusiko genuke nola gaur egun jada ez daukaten bertako arrazako erle pururik beraien erlauntzetan; egoera berdina da frantziar estatuan ere. Kanpoko erle arrazen erabilera sustatu zen garai batean. Bertako erlearekin gurutzatu ondoren hibridazioak sortzen dira, eta honek geneen galera dakar berarekin. Honela, kanpotik sartutako erreginek bertako erle kolonien bizkortasuna eta errendimendua gutxitzen dute, bai ekonomikoki eta baita ekologikoki ere.

Ipar Euskal Herrian gertatu den hori gurean ez gertatzeko lanean jarraituko dugu Gipuzkoako elkarte desberdinek, hori bait da Bertako Erle Beltza (Apis mellifera iberiensis) eta bertako erlezaintza babesteko modua.

Image

Kontaktua

Ohar legalak

Image