Polena

Ezinbesteko elikagai iturri

Erle-polena erleek loreetatik bildu, atzeko hanketako saskitxoetan pilotatan pilatu eta erlezainek erleei kentzen dieten polena da.
Pilota horiek erleak egiten ditu, milaka eta milaka polen-ale mikroskopiko elkartuz. Erleentzat polena proteina-iturri ia bakarra da eta, beraz, berau biltzeko egokitu dira.

Landare eta erleek elkarrekin eboluzionatu dute milioika urtean. Landareek erleak behar dituzte polinizatzeko eta erleek landare batekiko espezifikotasuna dutenez, oso polinizatzaile eraginkorrak dira. Landareak, berriz , nektar, polen eta propoli iturri dira erleentzat.

Osagarriak

HEZETASUNA

ERLEAK BILDU BERRITAN % 30-40.
EDUKI BEHAR DUENA < %5

KARBOHIDRATOAK

% 20-40 (%35) ZELULOSA ETA LIGNINA

AZIDO 10-HIDROXIDOZENOIKOA

B, C eta A

PROTEINA ETA AMINOAZIDOAK

% 20-35

AMINOAZIDO GUZTIAK

BERE BAITAN OINARRIZKO HAMARRAK DAUZKAN GAI BEGETAL GUTXIETAKO BAT DA LOREHAUTSA

LIPIDOAK

%5

ENTZIMAK

HORMONA SEXUALAK

LANDARE JATORRIKOAK

BITAMINAK

BITAMINA GUZTIAK DITU.
A BITAMINA EZ, BAINA KAROTENO UGARI.

GATZ MINERALAK

% 2 – 6 (FE, CA, SE, MG)

KAROTENOIDEAK ETA FLABONOIDEAK

ANTIOBIOTIKOAK

OSAGAI LURRUNKORRAK

Osasunerako dituen onurak

Polena janari osoa da gizakiarentzat, eta giza gorputzak behar dituen elementu guztiak ditu, gainera proportzio egokian. Elikagai gabezia dagoen kasuetan edo elikagai eskari handia dagoen kasuetan (haurdunaldi, edoskitze, kirolari) oso gomendagarria.

Mineraletan aberatsa dugu, batez ere, Fe eta Ca organiko asko du, hau da, gorputzak ondo asimilatzeko eran ditu mineral hauek. Oso gomendatua anemia kasu guztietan, baina batez ere burdin faltagatik sortutakoak. Hezurretarako.

Selenioa eta magnesioa oligoelementu garrantzitsuak dira eta hauen iturri da.

Antioxidatzaile apartak dituen flabonoideei esker.

Elikadura arazoetan: Apetitua gehitzen du metabolismoan eraginez. Anorexia, desnutrizio kasuetan egokia.

Polena bizkortzailea eta estimulatzailea da. Errendimendu fisiko edo psikikoa hobetzen laguntzen du. Egokia azterketa garaian...

Estres, depresio, memoriako alterazio eta insomnio kasuetan lagungarri, optimismoa eta ondo egotearen sentsazioa sortzen ditu, triptofanoaren eraginez
Prostatitisa: Polenak hormonak, bitaminak eta oligoelementuak dituenez, prostata “gaztetu” egiten du. adinagatik gertatzen diren prostatako adenoma edo inflamazioetan lehen lerroko erremedioa da; eta prostatako minbizietan primerako laguntzailea.

Gaixotasun autoinmuneetan eraginkorra.

Bitaminak: B12 bitamina, karotenoidetan aberatsa (probitamina A).

Zuntza: zelulosa eta lignina ugari du. Giza gorputzak digeritu ezin dituen azukreak ditugu hauek eta, besteak beste, hesteko higidurari laguntzen diote hesteko iragate-denbora murriztuz.

Menopausian: polenaren osagai batzuek (flabonak eta fitosterolak) estrogeno falta konpentsatzen dute. Bestetik , Ca galtzeko joera dela eta, polena gomendagarria da erabat, polenak dakarren kaltzioa (kaltzio organikoa) hezurretaraino iristen baita.

Gizakiaren hesteetarako oso mesedegarria, koloneko flora orekatzen laguntzen du. Erleak ahoan daramatzan laktobakterio eta legamiak eransten dizkio listuaren bidez.

Fitoesterolak ditu: kolesterolaren metabolismoan oso lagungarriak LDL gutxitzeko eta HDLa gehitzeko. Diabetikoentzat oso egokia.

Kontsumitzeko moduak

  • Lehortua edo bere horretan (freskoan) eskuratu genezake, azken hau izozkailuan mantendu beharko dugu.
  • Freskoak tratamendurik jasan ez duenez, lehorrarekin alderatuz propietate gehiago izango ditu.
  • Disolbatuta hartu behar da beti; uretan, eztitan, zumotan... Lehorra gutxienez kontsumitu baino ordu erdi bat lehenago jarriko dugu likidoren batean disolbatu dadin. Adibide gisa, zumo eta jogurtarekin nahastuta oso goxoa geratzen da.
  • Goizean baraurik hartzea gomendatzen da.
  • Eztia eta jelea errealarekin hartuta efektuak gehitu egiten dira. Izan ere, erleen produktuak elkarrekin konbinatuta hartzen direnean elkar potentziatzen dute.
  • Mantenu dosia: 2 goilarekadatxo polen (20-30 gr.) uretan disolbatzen eduki eta eztia gehitu.
  • Bolada batean hartzen egon ondoren deskantsuak egin Molestiak sor ditzake hasieran. Kantitate txikitan hasi hartzen, eta pixkanaka kantitatea igotzen joan.
  • Garrantzitsua produktuaren kalitatea: bertakoa eta ekologikoa.
  • EZ DA GOMENDAGARRIA: Erleen pozoiari alergia diotenek printzipioz ez hartzea aholkatzen da

Nola kontsumitu

  • EGUZKIAK EZ DIO EMAN BEHAR
  • ONDO ESTALITA GORDE SEGITUAN HARTZITZEN DA ETA
  • FRESKOA IZOZKAILUAN GORDE. BEHAR DUGUN DOSIA HARTU ETA BERRIRO IZOZKAILURA
Image

Kontaktua

Ohar legalak

Image