Udaberriko oinarrizko erlezantza ikastaroa antolatu dugu
Erlezaintzan hasi nahi duen orori zuzendua. Ikastaroa oso oinarrizkoa izango da, ia erabat praktikoa. Bertan erlezaintzan hasteko beharrezko nozioak erakutsiko dira, udaberriko erlategiko lanak, etab.
5 eguneko ikastaroa izango da, guztira 25 ordu gutxi gora behera.
Hona hemen oinarrizko informazioa:
- Lekua: Zaldibia
- Egunak: apirilak, 23, 30, maiatzak 7, 14, 21, larunbatak.
- Ordua: 9:00etatik 14:00etara.
- Prezioa: 80€
- Hizkuntza: ikasleen arabera eta apuntatzen den jende kopuruaren arabera bi talde egin daitezke edo bi hizkuntzetan egingo da.
Beharrezkoa izango da erlezain buzoa eta eskularruak erlategian ibili ahal izateko.