Larunbat honetan, Tolosako Lore eta Landare azokan egongo gara, Triangulo plazan.
Aurtengo berrikuntza nagusia Gipuzkoako Erlezain Elkartearen parte-hartzea da. Azokan toki bat izango du, eta aukera paregabea emango du erlezaintzaren mundura hurbiltzeko: erlezaintza materiala gertutik ezagutu, azalpenak jaso, haurrentzako tailerra eta dastaketa gozoa. Honako egitarau hau izango dute:
-
09:00-14:00: erlezaintzako materialaren erakusketa eta azalpenak.
-
11:30-12:30: haurrentzako tailerra: hazi-bonbak.
-
12:45etik aurrera: Mahala jogurtaren dastaketa, eztiarekin eta polenarekin.
