ERREGIN ESKAERAK

Urtero bezala, Elkarteak bertako erle beltzaren erreginak banatzeko asmoa du.

 

Aurten ere, ERBEL elkartearekin elkarlanean, erregin birjinak banatuko dira. Ezagutzen ez duzuenontzat ERBEL, Erle Beltz hazleen elkartea da. ERBELen helburu nagusia bertako erle arraza, hau da, Apis mellifera iberiensis-en, kontserbazioa eta hautespen genetikoa dira. Horretarako hazkuntza programa bat dauka eta beraren bitartez gure ingurunera ezin hobeto egokitutako erleen populazio batetik ezaugarri egokienak dituztenak identifikatzen, hazten eta zabaltzen dituzte.

Erregin birjinen banaketa apirila bukaeran hasiko da. Eskariak elkartera deituz (943805651) egin ditzakezue edo emailez idatziz,   

Banaketa Zaldibin izango da elkartean bertan.

Image

Kontaktua

Ohar legalak

Image