Jelea erreala
Erreginarentzat elixirra
Jelea erreala erle langile gazteen buruko guruinetan, beren bizitzako lehenengo bost eta hamalaugarren egunen artean, sortzen den produktu bat da.
Gai horrekin elikatzen dituzte beren larba guztiak arrautzetatik irten ondorengo hiru egunetan. Hirugarren egunetik aurrera larba gehienei dieta aldatu egiten diete, baina erreginak izango diren larbak aurrerantzean ere jelea hutsez elikatuko dituzte. Jelea errealarik gabe erle langileen sexu-organoak ez dira garatzen Erregina bera ere gorputzez langileak baino sei bider astunagoa izatera irits daiteke.
Bere bizitza-itxaropena ere langileena baino handiagoa da, erregina 5-6 urtez bizi daiteke. Gaixotasunen aurrean ere langileak baino gogorragoa da. Horregatik atxikitzen zaizkio bertute onuragarriak.
Jelea erreal freskoa likatsua da, zuri-krema kolorekoa eta zapore garratzekoa.
Jelea erreala azidoa da (eztiaren oso antzekoa). Kalitaterik handiena era natural eta freskoan du. Beste erle-produktu batzuekin nahastuta, batez ere eztiarekin, hartu ohi da. Merkatuan modu liofilizatuan (hotz bidezko deshidratazioa) saltzen da beste zapore batzuekin nahastuta.

Osagaiak
Ura
60-70%
LIPIDOAK
4,5-5,6% gantz-azidoz osaturik dago
ENTZIMAK
Glukosa oxidasa
KARBONO HIDRATOAK
8,5-14% glukosa · fruktosa
MINERALAK
Mikroelementuak: Fe, Ca, K, urrea, Si, Mg, Mn, Ni, Ag, Cr, Zn
GAMMAGLOBULINA
Antibiotiko, gaixotasun aurrean babes emango digu
PROTEINA
11-14,5% aminoazido guztiak ditu proportzio egokian. Horietako zortzi aminoazido esentzialak dira.
HORMONA SEXUALAK
Estradiola, testosterona eta progesterona
BITAMINAK
B: batez ere B5 eta B12 gutxi d
AZETILKOLINA
Neurotransmisore, baso- dilatatzaile, odol-presio periferikoa gutxitzen du
Osasunerako dituen onurak
- Jelea erreala organismoaren funtzio guztientzat bioestimulatzaile naturala da. Burmuina bizkortu egiten du eta ahalmen intelektuala eta errendimendu fisikoa handitzen ditu.
- Gorputzeko sistema immunologikoa estimulatzen du eta, oro har, sistema immunologiko osoa indartzen du.
- Lehen mailako indar emailea dugu, adineko jendearentzat batik bat. Jeleak organismoari adinagatik, nekeagatik edo gaixotasun luzeengatik galdutako indarrak berreskuratzen laguntzen dio. Anorexia kasuetan.
- Dituen hormonei esker, giza barneko hormona erregulatzailea da. Landare jatorriko hormonak izaki, ez dute kalterik sortzen.
- Aktibitate antibiotikoa: gripearen edo herpesaren birusaren kontrako aktibitatea.
- Larru azalerako: Jeleak epitelioa sorrarazten du eta, ondorioz, laguntzen du hondatutako larruazala orbantzen (zikatrizatzen).
- Jelea errealak hezurren egituraketa bizkortu egiten duela adierazten duten ikerketak badaude.
- EZ DA GOMENDAGARRIA: Hipergluzemia eragiten duen printzipio bat ere baduenez, diabetesa duen pertsonarentzat ez da oso gomendagarria.
- Elikagai osagarria: osagai mineral eta bitaminak.
Nola kontsumitu
Dosia: arto ale baten tamainuko tanta bat hartu behar da. Baraurik eta egunean behin, eta beharrezko denean, egunean bitan hartuko genuke.
Minutu batzuetan mihi azpian urtzen utzi. Liofilizatuen kasuan prospektuan begiratu beharko da.
Minutu batzuetan mihi azpian urtzen utzi. Liofilizatuen kasuan prospektuan begiratu beharko da.
Nola kontserbatu
Liofilizatua ez bezala, jelea freskoa hotzean eduki behar da hartzitze arazoak ekiditeko.
Denboran irauteko 0ºC -5ºC-tan.
Behin fraskoa irekita, hartzen jarraitu behar da eta bukatu arte etxeko hozkailuan gorde (4 ºC). Hotz-katea ez haustea garrantzitsua da.
Argitik babestuta, eta duen azidotasun maila kontuan izanda kristal edo plastikozko frasko opakuetan egon behar du.