UDABERRIKO LIZTR ASIATIKO TRANPATZEA

 

Erlezain batzuk hasi dira liztor asiatikoak ikusten beraien erlategietan.

 

 Diputaziorekin harremanetan jarri gara tranpatze baimenak eskatzeko eta hauek dira adostu ditugun datak eta jarraibideak:

- Tranpatze datak: Martxoaren 7tik Apirilaren 30 arte. Maiatza eta ekainean ez dugu tranpatzerik egingo.

- Tranpatzearen helburua: eguraldi onaren etorrerarekin aktiboan jarri eta habiak eratuko dituzten erreginak harrapatzea.

- Erakargarria astean behin aldatuko dugu.

- Tranpak gure erlategian jarriko ditugu soilik.

Oso garrantzitsua da tranpatze eraginkor bat egitea ahalik eta erregin gehien harrapatu ahal izateko.

Atxikituta bidaltzen dizuet ere tranpatze datuak biltzeko taula. Liztor erreginak harrapatzen zoazten heinean apuntatzen joan eta tranpatzea bukatzen denean, maiatzean, elkartera ekarri bildutako informazioa.

Tranpatze_taula.pdf