Tolosaldeako Ezti Lehiaketa

Tolosan ospatuko dugu aurten Tolosaldeako ezti lehiaketa

Urriak 25, larunbata, ospatuko dugu Tolosaldeako ezti lehiaketa, Tolosa herrian. Egun horretan ospatuko da “Tolosa Goxua” Azoka berezia eta aurten, bertan txertatu dugu ezti lehiaketa. Eskualdeko erlezain guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera.

Lehiaketa honetan eskualdeko eztiak bakarrik aurkeztu daitezkeen arren, Tolosako udalak sagar tarta lehiaketa irekia antolatu du eta horretara bai edonor aurkeztu daitekeela. Beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu.

Lehiaketaz gain, gozogintzarekin lotutako hainbat postu egongo dira.

Jarraian duzue egitaraua:

Trianguloa Plazan

  • 9:00-14:00 Azoka berezia
  • 10:00-12:30 Gozogileek “Abaraska” gailetak egingo dituzte:

- 10:00-11:00 Ikasleekin Gipuzkoako Erlezain elkartekoen postura bisita eta gozogileekin “Abaraska”k prestatu.

- 11:00:12:00 Ikasleekin Gipuzkoako Erlezain elkartekoen postura bisita eta gozogileekin “Abaraska”k prestatu.

  • 12:20 Tolosa kantari
  • 12:30 “Abaraska” banaketa
  • SAGAR TARTA LEHIAKETA:
  • 10:00-11:00 tartak lehiaketara aurkezteko denbora.
  • 11:00-11:30epaimahaiak tartak dastatzeko denbora
  • 12:00sari banaketa (irabazleak 240 euroko balea Tolosako gozotegietan gastatzeko eta 180 euroko balea Tolosako gozotegietan gastatzeko).
  • TOLOSALDEAKO XXXVII. EZTI LEHIAKETA
  • Sari-banaketa 11:45
Image

Kontaktua

Ohar legalak

Image