Ikastaroak 2021

Ikastaroekin ere martxan gera. Lehen sei hilabeetan honako ikastaro hauek antolatu ditugu: 

Ikastaroak 2021 Ikastaroekin ere martxan gera. Lehen sei hilabeetan honako ikastaro hauek antolatu ditugu:

  1. Udaberriko oinarrizko erlezantza ikastaroa. Erlezaintzan hasi nahi duen edonori zuzendua, hastapeneko ikastaroa izango da, bertan erlezaintza mundua ezagutu eta udaberrian egin behar diren lanak ikusiko dira. Eskari handia dagoenez bi talde osatu dira.
    • a) Lehenengo taldea: apirila 17, 24, Maitzak 1, 8 eta 15. Goizeko 9:00tatik 14:00etara. Izen ematea www.hazi.eus)
    • Bigarren taldea: Apirilak 15, 18, 25, 29 eta maiatzak 2. Informazio gehiago eta Izen ematea elkartean 943805651 edo emailez
  2. Nukleoak egin eta erregin berrik nola barneratu. Askotan gertatzen da erlauntzako erregina aldatu nahi izatea, zaharra delako, erle biziegia delako… Ikastaro honetan, erregina bilatzen ikasiko dugu, markatu, nukleoak egin eta erreginak ordezkatzen ere.
    Irakaslea Egoitz Galarza (ERBEL). Apirila 16, ostirala 15:00etatik 18:00etara. BETETA
  3. Erregin hazkuntza teknifikazio ikastaroa. Erlezantzan sakondu eta erregin hazkuntza egiten ikasi nahi duenari zuzendua. Erlezantzako ezagutzak edukitzea derrigorrezkoa da.  Maiatzak 25, 27 ekainak 1 eta 3, Izen ematea HAZIren web orrian www.hazi.eus
  4. Erleumearen egoera eta beharrak ulertuz, erabakiak hartzen ikasteko ikastaroa. Mikela Untsain erlezainak emango du eta egun bakarreko ikastaroa izango da. Apirilak 21 asteazkena. Talde murriztuak gehienez 10 lagun. BETETA
  5. Udazkeneko oinarrizko ikastaroa (uztailean). Udazkeneko ikastaroa aurten uztailera aurreratzea erabaki dugu, iraila-urria oso berandu suertatzen zelako. Ikastaro honetan erlezaintzan udazkenean egin behar diren lanak ikusiko dira, eztia atera, barroaren kontrako tratamenduak, propoli bilketa etab.  Izen ematea elkartean maiatzetik aurrera.