GOIERRI BEHEKO EZTI LEHIAKETA

Pasa den asteburuan, azaroak 21ean, ospatu zen Gabirian Goierri Beheko Ezti Lehiaketa

 Errege Sagar azokarekin batera, urtero bezala ospatu zen igandean Goierri beheko ezti lehiaketa. Esan beharra dago parte hartze handia izan zela eta eskertzekoa da, urte zail hauetan erlezainek egiten duten esfortzu guztia, alde batetik, erleak aurrera ateratzen eta bestetik eztia eta erlauntzako beste produktuak eskuratu eta jendeari ezagutzera emateagatik.

13 parte hartzaile izan ziren guztira baina azkenean Zegamako erlezain egunera sailkatuak izan zirenak hauek izan ziren:

1go postuan Igor Altuna (Lazkao)

2. postuan Juan Elgarresta (Gabiria)

3. postuan Jose Mari Izagirre (Idiazabal)

ZORIONAK irabazleei eta mila esker parte hartu duzuen guztiei.