GIPUZKOAKO XXII. EZTI LEHIAKETA

Aurreko igandean ospatu zen Zegaman Erlezain eguna 2 urteko geldiadiaren ondoren.

 Astean zehar erlezaintzari buruzko hitzaldi desberdinak izan genituen. Ostegunean, Koldo Belaskok barroa eta liztorraren kontrako maneiuak azaldu zizkigun. Liztorraren kontrako tranpa ere utzi zigun elkartean ikusgai jartzeko. Larunbat arratsaldean berriz Jaume Cambra katalanak erlezaintza ekologikoari buruzko hitzaldi interesgarri bat eman zigun, gure erlauntzako barroa infestazioa neurtzearen garrantzia aipatuz. Jendearen erantzuna oso ona izan zen eta oso eskertuta gaude.

Erlezain egunaren barruan Gipuzkoako XXII. ezti lehiaketa burutu zen igandean. Parte hartze handia izan zen, 21 erlezainek ekarri zituzten bere eztirik hoberenak eta honako hauek suertatu ziren irabazleak:

  • 1go saria: Jose Antonio Galdos, legazpiarra
  • Saria: Igor Altuna, lazkaotarra
  • Saria: Jose Mari Izagirre, idiazabaldarra

Maila altuko ezti lehiaketa izan zen, epaimahaiak ez zuen lan erraza izan.

Ezti lehiaketaz gain Rafa Gorrotxategin txokolatea eta mahalako jogurtak eztiarekin dastatzeko aukera izan genuen.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Zegamako udalari, guztia antolatzen hartutako lan guztiagatik eta bertara gerturatu zen jende guztiari. Ea aurten eskualdeko ezti lehiaketa guztiak egiteko moduan gauden.

GEE