BARROAREN KONTRAKO TRATAMENDUEN IKASTAROA

Kaixo Bazkide,

Urtetik urtera ikusi dugu Barroari gero eta arreta gehiago eskeini behar zaiola, horretagik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu erlezainen formakuntza. Aurten ere barroari buruzko ikastaroa egin nahi dugu, besteetan baino praktikoagoa izango delarik.

Helburua, erlezainek erlauntzako egoera aztertzea barroari dagokionez eta tratamendu desberdinak jartzen ikastea da.

Ikastaroa 2 egunekoa izango da.

- Lehenengo eguna, abuztuak 6, ostirala. Bertan, taldeka jarrita erlauntzen barroa kontaketa egingo degu, erlauntzen egoera aztertuz. Tratamenduak aukeratu eta aplikatu.

- Bigarren eguna, Irailak 24a. Hemen berriro aztertuko dugu erlauntzen egoera barroari dagokionez, tratamenduen eraginkortasun aztertuz, erleak negurako prestatzearekin batera.

Egunak: Abuztuak 6 eta irailak 24, ostiralak.

Ordua: 15:30etatik 18:00etara

Lekua: Zaldibiko erlategia

Izen ematea: ondorengo loturan egin dezakezue (https://docs.google.com/forms/d/13V7hSY8oe728ivqR-tLrAq0EYKwzO3s7V-ZU4ASgFCw/edit) edo elkartera deituz (943805651) edo idatziz

Prezioa: 35€