Tolosaldeako ezti lehiaketa

Urtero Tolosaldeako ezti lehiaketa Ibarran ospatu izan den arren, aurtengoan pandemia dela eta irailean ezin izan genuen antolatu eta Altzoko udalari esker, abenduak 12an ospatu zen Altzoko azoka bereziarekin batera Tolosaldeako ezti lehiaketa.

Azoka jendetsua izan zen eta lehiaketan parte hartzaile asko egon ez zen arren, baditugu aurtengo Tolosaldeako XXVIII. ezti lehiaketako irabazleak.

1go saria: Mattin Jauregi (Ikaztegieta)

2. saria: Patxi Imaz (Hernialde)

3. saria: Iñigo Erauskin (Berrobi)

Zorionak irabazleei eta mila esker batez ere, Altzoko udalari eta parte hartu duzuen guztioi!